Industriaren egoeraren analisia
MP3•Maison d'episode
Manage episode 452650535 series 3495341
Contenu fourni par El Salto Radio. Tout le contenu du podcast, y compris les épisodes, les graphiques et les descriptions de podcast, est téléchargé et fourni directement par El Salto Radio ou son partenaire de plateforme de podcast. Si vous pensez que quelqu'un utilise votre œuvre protégée sans votre autorisation, vous pouvez suivre le processus décrit ici https://fr.player.fm/legal.
Lanaren Ekonomiaren 2024-25 denboraldia etxebizitzaren auziarekin hasi ondoren, gaurko saioan industria politikaren nondik norakoak aztertu ditugu. Agenda sindikalaren errepasoa egin ostean, Roser Espeltek industriaren inguruan dauden ikuspuntuak kokatu dizkigu. Azkenaldian bigarren sektorearen garrantziaren aldarrikapen berritu bat egon da eta horrek, estatuak izan behar duen paperaren inguruan eztabaida ezberdinak sustatu ditu. Ondoren, Orkestra institutuko Miren Estensororekin enpresen eta administrazio publikoen arteko gobernantza ereduaz aritu gara. Gipuzkoak eta Bilboko kasuak aztertu dituzte Orkestratik, Lehiakortasunerako Euskal Institututik hain zuzen. Azkenik, saioa bukatzeko, Endika Alabort ekonomialariak analisi kritikoago bat jarri digu: Washingtongo kontsentsuaren egoera, teknologia berrien benetako izaera, estatuaren interbentzioaren arrazoiak edota ekonomiaren planifikazioaren mugak aipatu dizkigu.
…
continue reading
51 episodes